XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.LAGUNA.- Bai, gure adinekoekin... baina Institutoan eta Politeknikoan gu gazteenak izanen gara, txikienak.

Ez dakit zer dudan nahiago...

2.LAGUNA.- Gainera ez da bakarrik ikastola uztea.

Horrekin batera zerbait gehiago utziko dugu: orain arteko gure bizimodua.

3.LAGUNA.- Ez zaitez horren tragiko jarri!

1.LAGUNA.- Eta kanpaldiak, Olentzero jaiak, ihauteriak...

Iharduera eder horiek hemen geratuko dira betiko.

2.LAGUNA.- Bai, hori bai, baina azterketak, txostenak eta baita etxeko lanak ere geratuko dira hemen betiko.

3.LAGUNA.- Ta ze uste.

Hor nonbait ez dugula holakorik aurkituko?

Ikusiko!

Datozen urteetan baietz oroitu ikastolaz!

1.LAGUNA.- Bai zera!

2.LAGUNA.- Begira jende guztia!

Ikastolatik atera eta ahal duen aldiro hona jotzen du: Gabonetan, ihauterietan...

1.LAGUNA.- Noski, txistorra bokata jatera etortzen dira.

3.LAGUNA.- Ze xinplea zaren!

2.LAGUNA.- (Nostalgiaz) Duela hamaika urte ate horretatik sartu ginela...

1.LAGUNA.- Hiru urtetik hamalau urte bete arte bizi izan gara Ikastolan.

3.LAGUNA.- Umetatik gaztarora.

2.LAGUNA.- Haur mukizu izatetik pertsona helduak izatera.

Bai aldea!

1.LAGUNA.- Pertsona helduak?

Bai zera!

2.LAGUNA.- Beno, haur mukizu izatetik neska-mutil koxkorrak izatera.

Nerabe izatea ez da gero euli kaka!

2. eta 3.LAGUNA.- Hori bai!

1.LAGUNA.- (Hurrengo eta gero eta ozenkiago) Are gehiago, neska-mutil koxkorrak eta... jatorrak!

2. eta 3.LAGUNA.- Halaxe da!

2.LAGUNA.- ...eta zintzoak!

1. eta 3.LAGUNA.- Bai horixe!

3.LAGUNA.- ...eta serioak!